viernes, 6 de enero de 2012

OZEANOEN EGOERA

361 miloi kilometro karratu. Hori da ozeanoen azalera. 1.300 miloi kilometro kubo ur gazi, Lurraren azaleraren % 71. Halere, oso ezezaguna zaigu, eta gutxi batzuek hartu dute bere gain mundu urdin hori ezagutzeko ardura. Horietako bat Sylvia Earle ozeanografoa da. 3 urte zituela olatu batek uretara bota zuen, eta itsasoarekin maitemindu zen. Gaur egun, 74kin, maitasun-istorio horrekin jarraitzen du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario